XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk eskolan zer ikasten genuen galdetuko luke zenbaitek, eta ezer asko ez, baina doktrina behintzat bai.

Hori, hasieratik hasi eta bukaeraraino, dena, eta beharko gainera orduan Arruan zegoen bikarioarekin.

Bestela alferrik joango ginen harengana Pazkoako denboran txarteletara, orduan txartelak izaten ziren eta.

Doktrina ondo ez zekienak ez zuen izango txartelik.

Irakurtzen ere ikasi genuen frenorik gabeko automobilak bezala: ez puntu eta ez koma. Dana segidan.

Guk ez genuen inorren kexarik egiten. Lana ugari ateratzen da horrela.

Idazten ere jarduten genuen, ortografia auzoan. Baina ni horrekin baliatzen naiz orain ere. Zer nahi duzue, ba? Orain hirurogei urteko kontuak esaten ari naiz, eta orduan ez zen oraingo konturik.

Orain, hogei urte arte eskolan ibiltzen dira, eta hala ere ez dute horiek ere nahikoa ikasten.